Turismoa eta ikasketak

Biztanleriaren zahartzeak eragina du turismoaren sektorean eta aisialdiaz gozatzeko moduan. Beraz, joera-aldaketa horretara egokitzen jakin behar dute alor horretako zerbitzuen eta produktuen esparruko eragileek. Eragile eta enpresa horientzat, Silver biztanleriaren ezaugarri hauek oso kontuan hartzekoak dira:

Info gehiago

Ongizatea eta osasuna

Produktu eta zerbitzu berriak eta lehendik daudenak (botiketatik hasi eta teknologietaraino) lagungarri izan daitezke zahartze aktibo eta osasungarri baterako. Osasunaren, kirolaren, ongizatearen, entretenimenduaren eta zainketen sektoreek erronka handi bat dute: adineko pertsonen beharrei erantzun egoki bat emateko kalitate handiko zerbitzu eta produktuak garatzea.

Info gehiago

Prestakuntza eta ikaskuntza

Aldaketa demografikoa eta biztanleriaren zahartzea begi-bistakoa izanik eta, horrekin batera, eguneroko bizitzan teknologiek eta Internetek gero eta presentzia handiagoa izanik, beharrezkoa da horien erabilerak adineko pertsonen kolektiboarentzat dituen abantailak baloratzea.

Info gehiago

Produktu berritzaileak

aa

EskAintzen ditugun zerbitzuak

 

Negozio berrien identifikazioa eta aholkularitza

Prospekzioa eginez, eskualdean dauden zerbitzu eta produktuak ezagutzeaz gain, mundu mailan silver ekonomiaren inguruan dauden zerbitzuen ideiak aztertzen dira. Gainera, negozio ideia berrien bideragarritasun planak egiteko aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu.

 

Enpresen arteko elkarlan sareak osatzeko bidelagunak

Enpresa eta erakundeak elkarlanean sarean aritzeko testuingurua errazten dugu, lankidetzan sor daitezkeen zerbitzu berriak aurrera eraman ahal izateko.

 

Diru-laguntzen inguruko informazioa eta eskaerak egiteko laguntza

Silver ekonomiaren inguruko diru-laguntza deialdien informazioa eskaintzen dugu eta eskaerak egiteko laguntza ematen dugu.

albisteak

Albiste guztiak ikusi

2022. urtearen bukaeran Pasaiako Adin Berri martxan izango da

2018 Apirila 08

Info gehiago

Zahartzaroa aldatuko diguten hamar teknologia

2018 Apirila 08

Info gehiago