Helburua

Proiektuaren xedea da eskualdearen lurralde garapen jasangarria lortzea eta lurraldearen erronkei erantzutea, berrikuntza sozialaren bidez.

Azken helburua da senior biztanleen garapen sozioekonomikoa bultzatzea, berrikuntza sozialaren, ikerketaren, teknologia berrien, industria sortzaileen, eraldaketa digitalaren eta zilarrezko ekonomian oinarritzen diren eredu ekonomiko berrien bidez. Hori guztia, gizatalde horren bizitza aktiboagoa eta osasuntsuagoa izateko. Horrekin, aurre egin nahi diogu gure eskualdean gizatalde horrek izan duen (eta izango duen) hazkundeari, bertakoak nahiz erretiroa hartuta Urola Kosta eskualdea bizileku gisa hartzen dutenak gero eta gehiago direlako.

Hainbat zerbitzu eta produktu sortuko ditugu, teknologiaren bidez (besteak beste) adineko pertsonei laguntzeko eta eskualdearen garapen sozioekonomikoa sustatzeko, eragileen arteko eta sektoreen arteko sare baten bidez.

INNOSILVER proiektuaren egiteko nagusiak:

  • Zahartzen ari den biztanleriak dituen premia eta beharrei erantzuteko dagoeneko eskura dauden produktu eta zerbitzuak identifikatu eta eraldatzea, produktu eta zerbitzu digital aurreratuak sortzeko.
  • Identifikatutako beharren mapa egitea eta hortik negozio eredu berriak planteatzea.

Proiektuaren beste helburu nagusi bat da Silver ekonomiaren esparruan “izaera berritzailea duten enplegu aukera berriak” identifikatzea, bestela esan, Urola Kosta eskualdean lanpostuak sortzea, sustapen lanaren eta ekintzailetasunaren bidez. Proiektuak arrakasta izateko, arlo horretako eragile profesionalen koordinazio eta lankidetzaz gain, ezinbestekoa izango da komunitatearen parte hartzea. Proiektuak, amaitzeko, eskualdearen garapen jasangarria sustatu nahi du, gure erronkei berrikuntzaren bidez erantzunez.

Partekatu