Turismoa eta ikasketak

Biztanleriaren zahartzeak eragina du turismoaren sektorean eta aisialdiaz gozatzeko moduan. Beraz, joera-aldaketa horretara egokitzen jakin behar dute alor horretako zerbitzuen eta produktuen esparruko eragileek. Eragile eta enpresa horientzat, Silver biztanleriaren ezaugarri hauek oso kontuan hartzekoak dira:

  • Erosteko ahalmen nahikoa dute
  • Denbora libre asko dute
  • Edozein urte-sasoitan bidaiatzeko aukera dute
  • Beren jomugan egonaldia luzatzeko aukera dute
  • Hondamendi naturalen zonak saihestu nahi dituzte
  • Jakinmin handiko pertsonak dira

Pertsona horien ezaugarriak direla eta, bereziki kontuan hartu beharreko bestelako beharrak ere badituzte:

  • Komunikazio gehiago behar dute
  • Neurrira prestatutako bidaiak nahi dituzte. Datei dagokienez aukera zabalagoak dituztenez, kostu murritzeko planak aprobetxatzen dituzte
  • Zainketa pertsonala baloratzen dute (mediku- eta osasun-zerbitzuak)
  • Oztopo fisikorik ez dute nahi opor-lekuan
  • Arreta berezia eskaintzen diote elikadurari

Hona hemen arlo honetan Silver biztanleriari eskaintzeko zerbitzu eta produktuetan landu eta garatzeko ildoak:

  • Turismo eskuragarria eta segurua ziurtatzea, irisgarritasun oztopoak saihestuz
  • Azpiegitura eta instalazioak modernizatzea
  • Zerbitzuak eskaintzea bakarrik bidaiatzen duten pertsonei
  • Erronkak eta oztopoak gainditzeko jardunbide egokiak identifikatzea
  • Jardunbide egokietan oinarritutako metodologia eta politika gomendagarriak garatzea
  • Jardunaldiak antolatzea, adineko turistak hezteko eta indarrean dauden politikak ezagutzeko
  • Era horretako bezeroe laguntzeko prestakuntza diseinatzea

Ikaskuntza eta prestakuntza

Gaur egun, ikasten eta trebatzen jarraitu nahi duten senior pertsonek hainbat aukera dute, Interneti esker. Jakintza berriak berenganatu eta, era horretan, beren buruak aktibo eduki ditzakete. Horrek, gainera, aukera ematen die beren egunerokoa aldatu, jende berria ezagutu eta harremanak izateko.

Alor horretan, askotariko aukerak dituzte, hala nola:

  • Teknologia berriak erabiltzen ikasi: e-bookak, tabletak, mugikorretarako aplikazioak, ordenagailuak...
  • Internet bidez egin daitezkeen zereginak egiten ikasi: online bankuak, online erosketak, izapide administratiboak…
  • Askotariko ikasketak egin online: unibertsitate graduak, graduondoak, bestelako ikastaroak...
  • Hizkuntzak ikasi

Adin handieneko pertsonentzat, gainera, interesgarriak dira esku-trebetasunak, informatika edo sukaldaritzako trebetasunak beharrezko dituzten ikastaroak.

Garrantzitsua da, halaber, pertsona horiei erretiro-prozesuan laguntzea, hau da, bizitza profesionala uzten dutenean bizimodu aktiboa izaten laguntzea, sedentarismoa saihestuz. Horregatik, interesgarriak dira bizitza-ohitura osasungarria edukitzen lagun dezaketen ekonomiari, hizkuntzei, aisialdiko jarduerei eta beste hainbat gairi buruzko edukiak eta zerbitzuak.

Partekatu