Ongizatea eta osasuna

Produktu eta zerbitzu berriak eta lehendik daudenak (botiketatik hasi eta teknologietaraino) lagungarri izan daitezke zahartze aktibo eta osasungarri baterako. Osasunaren, kirolaren, ongizatearen, entretenimenduaren eta zainketen sektoreek erronka handi bat dute: adineko pertsonen beharrei erantzun egoki bat emateko kalitate handiko zerbitzu eta produktuak garatzea.

Europako Batzordea bizimodu independente, osasungarri eta aktiboagoa sustatzen ari da, osasun- eta zainketa-sistemen jasangarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko. Horrekin batera, produktu eta zerbitzu berritzaileentzako merkatuen lehiakortasuna bultza eta hobetzea lortu nahi du, negozio-aukera berriak sortzeko.

Bizimodu osasungarriago batek onura ekonomikoak  ere baditu, hala nola: parte-hartze aktiboagoa lan-merkatuan, gaixotasunen ondoriozko gastu publikoa murriztea eta zerbitzu berritzaileak garatzea pertsonei bizimodu aktibo eta osasungarriagoa izaten laguntzeko.

Osasunaren eta ongizatearen esparruan, teknologietan oinarritutako zerbitzu edo produktuen merkatu potentzial interesgarri bat garatzen ari da, e-health izenarekin ezagutzen dena, arlo hauetan:

  • Bizimodu osasungarria sustatzea eta arazoak prebenitzea
  • Prebentziorako diagnostikoetan eta osasun-politiketan ikerkuntzak egitea
  • Sasoi fisiko ona sustatzea
  • Dieta eta elikadura hobetzea
  • Alkoholaren eta tabakoaren ondoriozko arazoak tratatzea
  • Terapiak hobeto betetzea eta botikak hobeto hartzea
  • Osasunaren monitorizazioa hobetzea
  • Tele-laguntza eta tele-medikuntza

Partekatu