Prestakuntza eta ikaskuntza

Aldaketa demografikoa eta biztanleriaren zahartzea begi-bistakoa izanik eta, horrekin batera, eguneroko bizitzan teknologiek eta Internetek gero eta presentzia handiagoa izanik, beharrezkoa da horien erabilerak adineko pertsonen kolektiboarentzat dituen abantailak baloratzea.

Belaunaldien arteko eten digitala handia da eta, beraz, teknologia berriak erabiltzea da adineko pertsonak gizarteratzeko eta gizarteko partaide izateko moduetako bat. Ildo horretan, Urola Kostan dugun helburua da modu aktiboan eta osasuntsuan zahartzen lagun diezaguketen teknologiak identifikatzea. Horretarako, hango eta hemengo jardun eta adibide egokiak ezagutzen eta aztertzen ari gara, eredu eta lagungarri izan daitezkeenak eta zerbitzu eta produktu berrien garapena bultzatzen lagunduko digutenak. Horrekin guztiarekin, enplegu berriak eta negozio-eredu berriak ekarriko dituen ekosistema berri bat sortu nahi dugu.

Partekatu